Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, Usurbilen (Gipuzkoa), bikotekide ohiari sexu erasoa egitea egotzita.
Banatzeko prozesuan daude, eta, salaketaren arabera, biak bizi ziren etxean emakumezkoari erasoa egiten saiatu zen atzo gizonezkoa. Une horretan beste pertsona bat agertu zen, eta saioa bertan behera utzi zuen gizonezkoak.
Handik gutxira iritsi ziren ertzainak etxebizitzara, eta gizonezkoa atxilotuta erama zuten. Emakumezkoa erietxera eraman zuten zauriak sendatzera.