emakumeen kontrako indarkeria

Gizonezko bat atxilotu dute Villabonan, bere bikotekidea jo duelakoan

Ertzaintzak 43 urteko gizonezkoa atxilotu du gaur goizaldean, Villabonan, bere bikotekidea jo eta haren semea labana batekin mehatxatu duelakoan. Bikotekidearen semea, adingabekoa, kalera atera da, Ertzaintza aurkitu, eta jakinaren gainean jarri ditu. Gainera, gizonezkoak etxean jarraitzen zuela esan die, bere ama jotzen. Ertzaintza etxera joan da, eta emakumeak bere bikotekideak jo egin duela baieztatu ostean, gizonezkoa atxilotu egin dute.

2005eko martxoaren 11
14:02
Entzun
Emakumearen semeak Ertzaintzari esan dionez, bere amaren bikotekidea berari labana sartzen saiatu da, ama jo ondoren. Kontatu duenez, Horregatik atera da etxetik, eta Ertzaintzaren bila joan.

Ertzaintza etxera joan denean, semeak kontatutakoa egia dela esan die emakumeak, eta gaineratu duenez, ez da bere bikotekideak jotzen duen lehen aldia.

Beraz, V.G.G. 43 urteko gizonezkoa atxilotzea erabaki du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.