Ertzaintzak 23 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Villabonan (Gipuzkoa), atzo gauean bere bikotekidea -emakumezkoa- jotzeaz eta hari mehatxuak eta irainak egiteaz akusatuta.
Bizilagun batek deitu zien poliziei, atzo gaueko 11:00ak aldera. Ustez erasoa gertatu zen etxebizitzara iritsitakoan, emakumeak esan zien bere bikotekideak bien seme-alabei irain egin ziela, zarata ateratzen ari zirelako. Irainen ondoren eztabaida piztu zen bi helduen artean, eta berehala besoan ukabilkada eman zion gizonezkoak -emakumearen bertsioaren arabera-, eta horrez gain iraindu eta mehatxatu egin zuela.
Polizia iturriek diotenez, gizonezkoak hainbat kalte eragin zituen etxeko sukaldean, eta emakumeari eskuko telefonoa indarrez kendu zion, hau SOS-Deiakera deitzekotan zela.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Villabonan, bikotekidea jo eta meatxatzeaz akusatuta
Emakumeari eta bien seme-alabei irainak egitea egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu