Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du Villabonan (Gipuzkoa) bart, emazteari muturrekoak eta ostikoak jo dizkiolako ustez. Emakumea haurdun dagoela jakinarazi dute ertzainek.
Gauerdia pasatuxe zela biktimak berak eman die abisu ertzainei. Hauek bien etxera joan direnean, emakumeak ezpaina handituta zuela ikusi dute eta aurpegian zauria zeukala. Osasun zentro batean artatu behar izan dute. Poliziak etxean zirela, gizonezkoak emaztea mehatxatzen segitu du, Ertzaintzak esan duenez.
Emakumeak salatu du haurdun dagoenetik hirugarren aldia dela senarrak jo duena; iaz ere jo zuen.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Villabonan, emaztea jo duelakoan
Emakumea haurdun dago, eta senarrak ostikoak jo dizkiola dio Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu