Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Zallan (Bizkaia), emaztea jo egin zuelako ustez. Ertzainen arabera, muturrekoak eta ostikoak eman zizkion.
Erasoaren ondoren, emakumea Zallako osasun etxera joan zen, eta hemendik eman zioten abisu Ertzaintzari. Hantxe galdekatu zuten biktima, eta orduan senarra azaldu zen. Atzeman egin zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Zallan, emaztea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu