Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat (JL.G.M.) atxilotu zuen atzo arratsaldean Gasteizen, bere bikotekidea ustez jo egin duelako. Ertzainen arabera, gizonezkoak labana batekin egin zion eraso, eta ebaki batzuk sortarazi zizkion.
Biktimak -emakumeak- salatu zuenez, azkeneko lau hilabeteetan tratu txarrak eragin dizkio bikotekideak. Azkena, igande goizean. Ertzainak Zaramaga auzora joan ziren atzo, bikotearen etxera, eta han atzeman zuten ustezko erasotzailea.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atzeman dute Gasteizen, bere bikotekidea jo egin duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu