Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du bart goizaldean Gasteizen, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita.
03:00 aldera, Salburuako etxebizitza batetik deitu diote Ertzaintzari, ohartarazteko emakume bat jotzen ari zirela. Hara iristean, andreari odola zerion aurpegitik, eta apurtua zuen sudur trenkada. Poliziei azaldu die bikotekideak jo egin duela eztabaidan aritu ostean.
Etxebizitzan bertan zen bikotekidea, eta atxilo hartu dute. 42 urte ditu gizonak. Santiagoko erietxera eraman dute andrea.