Gasteizko udaltzainek 27 urteko E.A.B. gizonezkoa atxilotu zuten herenegun, bere bikotekideari ukabilkada bat ematea egotzita. Honek semea besoetan zeukala jaso zuen erasoa, udaltzainek diotenez.
Emakumeak (26 urte) berak salatu zuen ustezko erasoa, eta ondoren erietxera eraman behar izan zuten. Zauri arinak zeuzkan.
Gertaera gaueko hamaikak baino apur bat lehenago izan zen, bikotearen etxean.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atzeman dute Gasteizen, bikotekideari ukabilkada eman diolakoan
Udaltzainek diotenez, emakumeak semea besoetan zuela jaso du erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu