Getxoko (Bizkaia) udaltzainek 36 urteko gizonezko (O.A.A.M.) bat atxilotu zuten atzo, ustez bere bikotekidea jo egin duelako. Biktima haurdun dagoela jakinarazi du Getxoko Udalak, eta aurrez ere jo egin izan duela hark.
Ustezko gertaera 13:00ak aldera izan zen, bien etxebizitzan, Algortan. Emakumearen arabera, gizonezkoak lepotik heldu zion eta, horren ondorioz, konortea galdu zuen. Gorputza minberatua duela ere esan du.
Biktima udaltzainei deika ari zela ikusita, gizonezkoak etxetik alde egin zuen. Udaltzainak honen bila hasi ziren ondoren. Gizonezkoa bera azaldu zen Getxoko Udaltzaingoaren egoitzara, gaueko hamaikak aldera, eta atxilotu egin zuten.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atzeman dute Getxon, bere bikotekidea jo egin duelakoan
Emakumea haurdun dago. 36 urte dauzka atxilotuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu