Ertzainek 56 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizean Getxon (Bizkaia), emaztea jo egin duelakoan. Goizeko hamabi eta erdietan izan da ustezko erasoa, Euskal Herria kalean. Bizilagun batek deitu die ertzainei eta hauek hara joan direnean emakumezkoa oinutsik topatu dute, ukondoan eta hankan kolpeak zituela. Gurutzetako Ospitalera eraman dute anbulantzian.
Ertzainek hantxe atxilotu dute ustezko erasotzailea. Biktimak salaketa sartu du.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atzeman dute Getxon, emaztea jo egin duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu