Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat ( JA.L.L.) atxilotu zuen atzo goizean Sestaon (Bizkaia), bikotekide ohia sukaldeko labanaz mehatxatu zuelakoan.
Miguel Cervantes kalean gertatu zen ustezko mehatxua. Biak oraindik elkarrekin bizi dira, beste pertsona batzuekin, eta etxebizitzan izan zen gertaera. Gizonezkoak emakumeari hil egingo zuela esan zion, honek haren agindu bat ez betetzean, ertzainek jakinarazi dutenez.
Mehatxua jaso ostean, biktimak Ertzaintzaren egoitzan parte sartu zuen.
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizonezko bat atzeman dute Sestaon, ustez bikotekide ohia labanaz mehatxatzeagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu