42 urteko gizonezko bat bi aldiz atxilotu du Ertzaintzak Donostian, bikotekidea erasotzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, emakumeak kolpe ugari jaso ditu gorputz osoan zehar.
Lehengo erasoa ostegun goizaldean gertatu zen. Ertzainen arabera, gizonezkoak makulu batekin jo zuen emakumea. Erasoa ertzainen aurrean salatu zuen honek, eta bikotekideak hiltzeko mehatxuak egin, bi sakelako telefono lapurtu eta irainak egin zizkiola azaldu zien.
Handik gutxira gizonezkoa atxilotu zuten ertzainek taberna batean, eta epailearengana eraman zuten. Hala ere, honek aske utzi zuen.
Herrizaingo Sailaren arabera, tabernan ibili ondoren etxera itzuli zen gizonezkoa, eta han bikotekidea jo eta iraindu zuen berriz ere. Emakumeak Ertzaintzari deitu zion berriz, eta atxilotu egin zuten.
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizonezko bat bi aldiz atxilotu dute Donostian, bikotekidea erasotzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu