Gaur eguerdian Abaltzisketan (Gipuzkoa), Txindokiko Alotza inguruan, 49 urteko gizon bat erreskatatu du Ertzaintzak helikopteroz, abereak zaintzen ari zenean istripua izan ondoren.
Gertaera gaur 11:40an jazo da. Abereak zaintzen ari zen gizonezko batek zaldi baten ostikada jaso du eta, ondorioz, ezkerreko hanka hautsi du. Kaltetuarekin zeuden pertsonek 112ra deitu dute, eta Ertzaintzak helikopteroa erabili du erreskaterako.
Helikopteroa gizona zegoen lekutik ehun metrora geratu da, eta zauritua ohatilan eraman dute, eta handik Gipuzkoako Ospitalera eraman dute.
gizartea
Gizonezko bat erreskatatu dute Txindokitik
Zaldi baten ostikada jaso eta hanka hautsi du. Ertzaintzak helikopteroa erabili behar izan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu