Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Andoaingo erasoa 2013ko urrian gertatu zen; aurten, urrian, berriro atxilotu zuten Donostian, beste eraso bat egotzita.
Iturriren arabera, espetxeratuak harremana izan dezake azken hilabeteetan sexu askatasunaren aurka Hernanin jarri dituzten hainbat salaketarekin. Horien harira, Ertzaintzak urriaren 5ean atzeman zuen gizona, eta egindako ikerketen ondoren, hura kartzelaratzea erabaki dute.