sexu erasoa

Gizonezko bat espetxeratu dute Iruñean emakumezko bati sexu erasoa egitea egotzita

Adimen urriko Iruñeko egoitza bateko langilea da ustezko erasotzailea; bertako emakumezko bati egin zion erasoa.

Usansolon (Bizkaia) izandako sexu eraso bat salatzeko hil hasieran eginiko elkarretaratze bat. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
2015eko abenduaren 29a
10:54
Entzun

Astelehenean atxilotu zuen Iruñeko Udaltzaingoak ustez erasoa egin zuen 37 urteko gizonezkoa. Epailearen aurretik igaro ostean, honek kartzelara bidali du sexu eraso bat egitea leporatuta.

Ikerketa iturrien arabera, igandean jazo zen erasoa, adimen urrikoen egoitza batean. Kartzeleratu duten gizonezkoa bertako langilea da. Iturri berberen arabera, adimen urritasun handia du erasoa jasan duen emakumezkoak. Ospitalera eraman zuten erasoak eragindako zauriak artatzera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.