Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, 02:20 aldera piztu da sua, Bilboko Errekalde zumarkaleko 63. atariko etxebizitza batean. Han bizi zen 42 urteko gizonezkoak balkoira atera behar izan du garretatik ihesi, eta handik erreskatatu behar izan dute ertzainek eta suhiltzaileek. Hala ere, zaurituta eraman dute Basurtuko erietxera, eta, halaber, erreskatean parte hartu duen ertzain bat ere zauritu egin da.
Beste bizilagun batzuk osasun arloko laguntza behar izan dute tokian bertan, kea arnastu dutelako. Hala ere, eraikina hustu beharrik ez da izan, eta suhiltzaileek lortu dute sua erabat itzaltzea.
sutea
Gizonezko bat eta erreskatean ari zen ertzain bat zauritu dira Bilbon sute batean
Etxebizitza batek su hartu du bart goizaldean Bilboko Errekalde zumarkalean, eta, ondorioz, han bizi zen gizonezko bat eta erreskate lanetan parte hartzen ari zen ertzain bat zauritu dira. Ikerketen arabera, koltxoi batek hartu du su, eta handik zabaldu da etxebizitza guztira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu