Istripua

Gizonezko bat harrapatu du auto batek Luiaondon, eta larri dago

A-625 errepidean, Luiaondo (Araba) parean, gizonezko bat harrapatu du auto batek eta larri zauritu du. Ertzaintzak jakinarazi duenez, Galdakaoko (Bizkaia) Ospitalera eraman dute. Istripuak trafiko arazo handiak sortu ditu inguru hartan.

2004ko martxoaren 9a
13:28
Entzun
08:45 aldera gertatu da istripua: oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, auto batek gizonezko bat harrapatu du A-625 errepidean, Luiando parean.

Ertzaintza hara heldu denean, ibilgailuak zanpatutako gizonezkoa ez zela mugitzen ikusi du, eta anbulantzia medikalizatu bat etorrarazi dute berehala. Handik Galdakaoko erietxera eraman dute zauritua, eta larri dagoela jakinarazi dute.

Horrez gain, trafiko arazo handiak sortu dira inguru hartan. Izan ere, errepideetako karriletako batean zeharka geratu da autoa, gainerako ibilgailuei bidez oztopatuz. Ondorioz, ilarak sortu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.