Zuhaitza mozten ari zela 54 urteko gizonezko bat hil da gaur Antzuolan. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, pinuaren zati bat gainera erori zaio.
10:50 aldera gertatu da ezbeharra, eta haren berri izan dutenean, suhitzaileak, osasun zerbitzuak eta ertzainak joan dira istripuaren tokira. Harrapatuta zegoen gizona zuhaitzaren azpian, eta ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.
GIZARTEA
Gizonezko bat hil da Antzuolan zuhaitzak harrapatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu