Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbehar larria gertatu da Basaurin (Bizkaia). 09:30 inguru zirenean, garabi batek 36 urteko oinezko bat harrapatu du Agirre Lehendakaria kalean. Buruan jaso du kolpea gizonak, eta haren ondorioz hil da. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.
Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.