Berriozarko (Nafarroa) 51 urteko bizilagun bat hil zen, atzo, Nafarroako Ospitalean, Iruñean, buruan jasotako kolpeen ondorioz. Foruzaingoak jakinarazi duenez, goizeko zortziak baino minutu batzuk lehenago, Berriozarko kale batean gizonezko bat konorterik gabe zegoela jakinarazi zion pertsona batek SOS Nafarroari. Erizainak joan zirenean ikusi zuten gizonezkoak buruko traumatismoa eta hainbat kolpe zituela, eta erietxera eraman zuten. Gerora, hil egin zen gizonezkoa.
Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gizonari heriotza zerk eragin zion jakiteko, baina oraindik ez du inolako hipotesirik aurkeztu. Nolanahi ere, Europa Press albiste agentziak zabaldutako informazioaren arabera, droga trafikoarekineta ohiko delinkuentziarekin lotuta egon liteke gizonaren heriotza.
Gizonezko bat hil da Berriozarren, buruan jasotako kolpeen ondorioz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu