Lehen informazioen arabera, oinezkoa era desegokian saiatu da errepidea gurutzatzen. Udaltzaingoa istripuaren tokira agertu da, eta gizonezkoa suspertzen saiatu da zerbitzu medikoa iritsi artean. Oinezkoa harrapatu duen ibilgailuak ihes egin du istripuaren tokitik.
Beste oinezko bat hil zen, atzo, Guardian (Araba), auto batek harrapatuta. Ezbeharra 19:30 aldera gertatu zen A-124 errepidean. Larrialdi zerbitzuak oinezkoa suspertzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.