Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, bart gaueko hamabi eta erdiak aldera piztu da sua, Errekalde auzoko Moncada auzoko Mamparas Eguren lantegiko laugarren pisuan.
Lantegi barruan zegoen pertsona bat, 42 urteko Bilboko gizonezko bat, hil da garretatik ihesika leihotik salto egin eta hartu dituen kolpeen ondorioz. Hildakoa enpresajabeen senitartekoa zen.
Ezbeharra
Gizonezko bat hil da Bilbon, lantegi bateko sutean
Bilboko Errekalde auzoko lantegi batean sutea piztu da bart gauean, eta gizonezko bat hil da garretatik ihesika leihotik salto eginda. Goizeko bostak eta laurden aldera lortu dute suhiltzaileek sua itzaltzea. Hildakoa lantegiaren nagusien senitartekoa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu