Bilbon gizonezko bat hil da gaur, zubi batetik behera eginda, baina ez dago argi bere buruaz beste egin duen, edota istripuz jausi den. Zehazki Zubi Zuritik Uribitarte pasealekura erori da.
Hildakoa gizonezkoa dela eta Frantziako pasaportea duela da Ertzaintzak baieztatzerik izan duen bakarra. Gertaera goizeko 6.55ak inguru gertatu da. Ordu horretan izan du Ertzaintzak ezbeharraren berri.
Gizartea
Gizonezko bat hil da Bilbon, Zubi Zuritik behera eginda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu