Ezbehar larria gertatu da Durangon (Bizkaia). Segurtasun Sailak azaldu duenez, bere ibilgailua garajerako sarrerako arranpan utzi du, baina esku galga jarri gabe. Ondorioz, autoa gainera etorri zaio eta gizonezkoa hormaren eta ibilgailuaren artean harrapatuta geratu da.
Goizaldeko 1:30etan gertatu da istripua. Tokian bertan hil da 69 urteko gizonezkoa.