EZBEHARRA

Gizonezko bat hil da Elgoibarren auto istripu batean

Idotorben gertatu da ezbeharra.

2016ko otsailaren 16a
07:50
Entzun

Uato gidariak 67 urte zituen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, 11:00 aldera ohartarazi diote Ertzaintzari Kia Sorento markako auto batek ezbeharra izan duela Elgoibarko Idotorbe auzoan (Gipuzkoa).

Iraulita zegoen ibilgailua, errepidetik kanpo, erreka baten alboan. Bertara joan dira larrialdi zerbitzuak, udaltzainak eta ertzainak, eta sendagileek baieztatu baino ezin izan dute egin gizonezkoaren heriotza.

Ikerketa abiatu du Ertzaintzak, istripua zer dela-eta gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.