Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Foruzaingoak dei bat jaso du ostiral goizaldeko laurak aldera, ohartaraziz gizonezko bat Leitza ingurura joana zela perretxiko bila eta ez zela etxera itzuli.
Foruzaingoak gizonaren autoa topatu du 14:10 aldera Leitza inguruan, eta une batzuk geroago topatu du gorpua. Haren heriotza baieztatu dute osasun zerbitzuek. Gipuzkoarra zen gizona.