ISTRIPUA

Gizonezko bat hil da Kanbon, auto istripua izanda

Hazparnekoa (Lapurdi) zen, eta 54 urte zituen. D-10 errepidean izan du ezbeharra.

2013ko irailaren 14a
13:10
Entzun

07:30ean izan da ezbeharra Kanbon, Hazparnerako bidean. 54 urteko gizonezkoak gidatzen zuen autoak hesi baten kontra egin du talka.

Hazparneko eta Kanboko suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak joan dira bertara, baina haren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Frantziako Poliziak ikerketa abiatu du, istripuaren xehetasunak argitzeko.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.