Istripua izan duenean Seat Toledo auto bat gidatzen zihoan E.A.R.; bidetik atera, kale-argi bat jo, eta hil egin da. Izan ere, larrialdiko zerbitzuak ezbeharra jazo den lekura heldu direnerako zenduta zegoen, eta medikuak heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.
Istripua nola izan den argitu nahian dabil Ertzaintza, baina horretarako lekukoen laguntza behar du. Ezbeharraren inguruko informaziorik eman dezaketen guztiak Gipuzkoako Trafikoaren Ikerkuntzako Sailarekin jar daitezke harremanetan, 943 53 91 25 edota 943 53 91 26 telefonoetara deituz.
Istripuak
Gizonezko bat hil da Lasarte-Orian, autoarekin kale-argi bat jota
27 urteko mutil bat hil da gaur goizaldean N-1 errepidean, Lasarte-Oria (Gipuzkoa) parean. Argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, autoarekin bidetik atera da eta kale-argi bat jo du. Errenteriakoa (Gipuzkoa) da hildakoa, eta E.A.R. haren inizialak. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta horretarako lekukoen laguntza eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu