Gizonezko bat hil da Mutrikun, itsasoan
DONOSTIA. 43 urteko gizonezko bat hil zen atzo Mutrikun, itsasoan bainua hartzen ari zela. Gizona portu eta hondartza inguruko obratan ari zen lanean, eta bazkaltzeko orduan bainua hartzea erabaki zuen. Artean bizirik zegoela atera zuten uretatik, baina hil egin zen ospitalera zeramaten anbulantzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu