GIZARTEA

Gizonezko bat hil da Sestaon, etxean sute bat piztuta

42 urte zituen. Ertzaintzak uste du kea arnastuta hil dela.

2013ko maiatzaren 28a
11:01
Entzun

42 urteko gizonezko bat hilik topatu du bart gauean Ertzaintzak Sestaoko Julian Gaiarre kaleko etxebizitza batean. Atzoko 22:00 aldera topatu dute, haren senideek abisua eman eta gero.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sute bat piztu da etxeko sukaldean, eta sabaia erori egin da; Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, baina uste dute kea arnastuta hil dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.