Istripua
Gizonezko bat hil da Sopelan autoarekin etxe baten horma jo ondoren
62 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Sopelan (Bizkaia), autoarekin istripua izanda. Zehazki, 09:30 aldera JA.A.A.k gidatzen zuen autoa bidetik atera da, eta etxe baten horma jo du. Larrialdli zerbitzuetako langileek suspertzeko ahalegina egin arren hil egin da. Artatu duten osasun zerbitzuetako kideek uste dute lehendabizi bihotzekoa izan duela, eta horren ondorioz irten dela bidetik eta jo duela etxea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu