Gizonezko bat hil da gaur goizean Donostian Renfeko aldirietako tren batek harrapatuta.Zumarraga aldera zihoan tren batek harrapatu du gizonezko hori, goizeko bederatziak inguruan, Loiolako tunelean. Ertzaintza eta Renfeko teknikariak harrapaketaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
Istripuaren ondorioz, tren zerbitzua eten egin behar izan dute Donostia eta Hernani artean. Arazoa konpondu bitartean autobusez ari dira tarte horretan bidaiariak garraiatzen. Zumarraga alderako trenak atzerapenez ibili dira.
Istripua
Gizonezko bat hil da trenak harrapatuta Donostian
Loiolako tunelean gertatu da ezbeharra. Tren zerbitzua eten dute Donostia eta Hernani artean, baina autobusez garraiatzen dituzte bidaiariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu