Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 21:43an jaso zuten erasoaren abisua SOS Nafarroan. Burlatako taberna batean labanaz zauritutako gizonezko bat zegoela abisu eman zioten. Udaltzaingoa joan zen tabernara aurrena, eta Foruzaingoari laguntza eskatu zion gero.
Anbulantzia ere bertara joan zen, eta larri eraman zuten erietxera. Han hil zen. Zendutakoaren bikokidea ere hartatu behar izan zuten medikuek, nerbioek jota baitzegoen.
Ikerketa Foruzaingoaren eskuetan gelditu zen.