Joan den ostiral iluntzetik desagerturik zegoen 39 urteko gizonezkoa hilik aurkitu dute Ebro ibaian. Gizona Ollaurikoa zen (Errioxa, Espainia), eta Ertzaintzak haren ibilgailua Buradon Gatzagan (Araba) aurkitu ostean, Arabako eta Errioxako larrialdi zerbitzuek gizona topatzeko operazioa jarria zuten abian elkarlanean. Azkenik, ibaian agertu da haren gorpua.
Ezbeharra
Gizonezko bat hilik aurkitu dute, haren bila bost egunez aritu ondoren
Gizonezkoak 39 urte zituen, eta Ollaurikoa zen (Errioxa, Espainia). Ebro ibaian aurkitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu