Ezbeharra

Gizonezko bat hilik topatu dute Donostian

Gorpua autokarabana batean zegoen, eta ez zuen indarkeria zantzurik.

2020ko urtarrilaren 24a
11:02
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den urtarrilaren 22an gizonezko bat hilik topatu zuten autokarabana batean, Donostian, San Markos bidean. Gorpua identifikatu dute: 58 urteko donostiar batena da.

Hilotzak ez zuen indarkeria zantzurik. Segurtasun Sailak esan duenez, autokarabana ez zen hildakoarena, eta litekeena da aurkitu baino egun batzuk lehenago hil izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.