EUSKAL HERRIA

Gizonezko bat inputatu dute Durangon hildako emakume baten kasuan

23 urteko gaztea bosgarren soilairutik behera erori zen larunbat goizaldean, eta genero indarkeria kasua izan ote zen aztertzen ari da Ertzaintza. 

2012ko maiatzaren 9a
12:09
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Barne sailak baieztatu du gizonezko bat inputatu dutela emakumeari bere buruaren kontra etxean eustea egotzita. Larunbat goizaldean 23 urteko gaztea hil zen Durangon (Bizkaia), bosgarren solairutik behera erorita, eta genero indarkeria kasua izan ote zen aztertzen ari da Ertzaintza. 

Senitartekoek azaldu dute gizonezkoarekin harremana zuela gazteak eta gau hartan elkarrekin egon omen ziren festa batean. Atzo hildakoaren lagunek elkarretaratzea egin zuten gertatutakoa argitzeko eskatuz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.