36 urteko gizonezko bat hil da bart Muskizen (Bizkaia), itota. Ertzaintzak jakinarazi duenez, lapurreta egin ondoren itsasoan ihesean zihoala zendu da.
Herri hartako hondartzako sorosleen biltegian lapurretan ari zela ikusi dute ertzainek, 1:50ak aldera. Gizonezkoa orduan burdin batekin poliziak jotzen saiatu da, betiere ertzainen arabera, eta lasterka irten du handik, itsasora. Handik minutu gutxira azaldu da gorpua. Uretatik atera ostean ertzainek eta ondoren heldu diren medikuek ezin izan dute ezer egin bizia salbatzeko.
Gizartea
Gizonezko bat ito da Muskizen, ustez lapurreta egin ondoren
Hondartzako sorosleen biltegian lapurretan ari zela ikusi dute ertzainek bart, eta ihesari ekin dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu