Emakumezkoa erietxera eraman behar izan dute bere bikotekide ohiaren erasoa jaso ostean. Ateak itxita zituen taberna baten barruan jo du emakumezkoa, 5:50ean.
Segurtasun Sailaren arabera, gizonezkoa atxilotu egin dute, eta epaileak preso sartu du aurrekariak zituelako. Emakumezkoa, berriz, Txagorritxuko erietxera eraman behar izan dute.