Ibilgailu industrialentzako Gasteizko aparkaleku bateko segurtasun arloko langile bat larri zauritu zen atzo, lan istripuan. Kamioi baten atoiak jota zauritu zen, ibilgailua aparkatzen ari zela. Gizonezkoa da zauritu dena. Eusko Jaurlaritzaren Justizia Saileko iturriek gaur jakinarazi dute ezbeharra.
13:15ean izan zen istripua, Lermandabide kalean. Kamioiaren atoiak, Osalanen arabera, beste ibilgailu baten kontra harrapatu zuen langilea.
Harez gain, beste hiru langile zauritu dira azken orduetan Euskal Herrian: atzo Mugerren (Lapurdi) langile batek istripua ukan zuen fenwich-arekin, eta peronea eta maleoloa hautsi zituen; Basaurin (Bizkaia) behargin bat lau metroko altueratik erori da; Trapagaranen (Bizkaia) langile bat zauritu egin da, ehun kiloko txapa hanka gainera erortzean.
Lan istripua
Gizonezko bat larri zaurituta da Gasteizen, lan istripuan
Beste hiru langile ere zauritu dira Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu