Gizartea

Gizonezko bat zauritu da Gasteizen, tranbiak harrapatuta

2009ko ekainaren 25a
11:45
Entzun
Gasteizko tranbiak beste lagun bat harrapatu du gaur, eta ez da lehen aldia. Loma plazan izan da istripua, Eusko Legebiltzarraren parean, 8:40an. 40 urteko gizonezkoa da tranbiak jo duena, eta arin zauritu du, Ertzaintzak dioenez. Orkatil batean du lesioa.

Ibilgailuen eta tranbiaren arteko ezbeharrak ere gertatu izan dira Gasteizen. Duela hilabete batzuk inauguratu zuten tranbia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.