Gizonezko bat zendu da Bidarten, sute batean

2011ko azaroaren 23a
00:00
Entzun
BAIONA. Gizon bat hil eta bertze bat zauriturik izan ziren astearte goizaldean Bidarten (Lapurdi) gertatu sute batean. Bi gizonak Girondekoak (Frantzia) ziren, eta lagun batzuen etxeko zelaian ezarri zuten autokarabana. Frantziako Poliziak jakinarazitakoaren arabera, sutea autokarabanako berogailuan piztu zen, bi gizonak lotan zeudelarik. Gizonetako batek ezin izan zuen ihes egin, eta bertan zendu zen. Besteak, haatik, ozta-ozta lortu zuen ihes egitea. Gizona zauritu egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.