Genero indarkeria
Gizonezko batek emazte ohia hil du Aiegin, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du
Gaur goizeko hamaikak aldera 67 urteko gizonezko batek 60 urteko emazte ohia hil du Aiegin (Nafarroa) eskopetarekin tiro eginda. Ondoren, bere buruaz beste egin du.
Aiegin, Estellerrian, gertatu da hilketa. Lehendabizi buruan bi tiro eman dizkio gizonezkoak andreari, Iruñea-Logroño errepidetik hurbil dagoen Fiat auto etxearen saltokitik hurbil. Ondoren, bere buruari egin dio tiro. Biak hil dira. Bikoteak hiru seme-alaba zituen. Guardia Zibila ari da gertatutakoa ikertzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu