Sexu eraso bat jasan duela salatu duen mutil gazte bat Gasteizko Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan dutela jakinarazi du gaur goizean Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Ordea, sexu erasoa ez dela gertatu eta salaketa faltsua izan dela zabaldu du gero.
Azalpen horien arabera, batetik, Ertzaintza ondorio horretara iritsi da. Bestetik, ustezko biktimak berak ukatu egin du erasoa Txagorritxuko ospitalean mozkorraldia pasa zaionean, eta medikuek aztertzeari uko egin ondoren, etxera alde egin du goizeko hamarrak aldea.
Goizeko ordubiak eta hogei aldera jaso du Ertzaintzak ustezko erasoaren berri ematen zuen abisua, eta DYAko anbulantzia batek artatu du mutil gaztea eta Txagorritxura eraman.
Gizartea
Gizonezko batek Gasteizen egindako sexu eraso salaketa faltsua zen
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaeran arabera, ondorio horretara iritsi da Ertzaintza, eta, halaber, ez duela sexu erasorik jasan onartu du mutil gazteak berak mozkorraldia pasa zaionean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu