Gizartea

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Azpeitiko urtegian

57 urteko azkoitiarra da hildakoa.

2008ko otsailaren 6a
17:22
Entzun
57 urteko gizonezko baten -J.E.L.- gorpua aurkitu zuten atzo Ibai Eder Azpeitiko (Gipuzkoa) urtegian, uztarria.com-ek argitaratu duenez. Pasiran zebilen lagun batek ikusi zuen hilotza uretan, goizeko hamarrak aldera.

Suhiltzaileen laguntza behar izan zen gorpua uretatik ateratzeko. Azkoitikoa (Gipuzkoa) da hildakoa.

Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak esan duenez, gizonezkoak bere buruaz beste egin zuen aztertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.