Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko bederatziak pasatxo zirenean eman diote abisua Ertzaintzari, alegia, gizonezko baten gorpua agertu dela. Hilotza ibaian aurkitu dute San Anton zubiaren parean. Suhiltzaileak ere joan dira tokira bertara gorpua ateratzen laguntzeko. Gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik.
13:40 aldean beste dei bat jaso dute Barakaldo parean ibaian hilotz bat ikusi dutela esanez. Rontegi parean zegoen, eta Ertzaintza, udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertara joan dira. 65-70 urte bitarteko emakumezko baten gorpua da. Segurtasun Saila gertatutakoa ikertzen ari da. Gorpuak ez du indarkeria zantzurik.