Heriotza

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Donostian

Donostiako Intxaurrondo auzoan gizonezko gazte baten gorpua atzeman dute gaur goizean. Gorpua usteltzen hasia eta indarkeria arrastorik gabe agertu dela esan du Donostiako Udalak. Bihar egingo diote autopsia Donostiako Auzi Medikuntzako Institutuan.

2006ko irailaren 6a
15:35
Entzun
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Mons pasealekuko pendoitz batean aurkitu dute hilotza, Gizarte Harrera Zentrotik eta Tranbia Konpainiako garajeetatik hurbil.

13:00ak inguruan jaso dute gorpua Udal Ehorztetxekoek eta bihar Medikuntza Legaleko Institutuan autopsia egingo diote.

Donostiako Udalak esan duenez, gorpua nahiko ustelduta atzeman dute eta horrek zaildu egingo du ikerketa. Hala ere, hildakoak soinean zeraman dokumentazioagatik 35 urteko gizonezko bat da, Magrebekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.