Heriotza

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Mundakako itsasadarrean

Hilotza astelehenean desagertu zen 35 urteko bilbotarrarena izan daitekeen ikertzen ari dira.

2006ko irailaren 15a
15:04
Entzun
10:00ak aldera Txatxarramendi (Sukarrieta, Bizkaia) irlaren inguruan dagoen Azti zentroko langileekgizonezko baten gorpua aurkitu dute. Gurutze Gorriaren ontzi batekin atera dute gorpua uretatik. Gorputza usteltzen hasia egoteaketa eguraldi txarrak helikoptero bat erabiltzea galarazi dute.



Astelehenean gizon bat desagertu zen Urdaibaiko itsasadarrean igeri egiten zebilela. Lagun batekin igerian zihoala desagertu zen 35 urteko bilbotarra. Gaur aurkitu duten gorpua astelehenean desagertu zen gizonezkoarena izan daitekeen ikertzen ari da Erztaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.