Goizeko zortziak inguru zirenean jaso du Ertzaintzak abisua. Oinezko batek ikusi du gizonezkoaren gorpua Ondarroako eta Saturrarango hondartzen artean dauden arroketan. Larrialdi zerbitzuak berehala heldu diren arren, ezin izan dute ezer egin.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, hilotzak ez du indarkeria zantzurik. Suhiltzaileek atera behar izan dute gorpua arroken artetik, eta ondoren aztertuko dute auzitegi medikuek.