Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Santurtzin (Bizkaia) gizonezko baten gorpua aurkitu dute errepide bazterrean, sastraka artean. Heriotza orain egun batzuk gertatu zela adierazi dute, gorpua usteltzen hasita zegoelako. Lehen emaitzen arabera, gizonezkoak ez du indarkeria zantzurik, baina autopsiaren emaitzen zain daude heriotzaren zergatia ezagutzeko. Ertzaintzak ikerketa abian jarri du.
GIZARTEA
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Santurtzin
Errepide bazterrean topatu dute, sastraka artean, eta, Herrizaingo Sailaren arabera, usteltzen hasita zegoen. Ez du indarkeria zantzurik. Ikerketa abian jarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu