Heriotza
Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Bilboko zabortegi batean
Bilboko Artigas zabortegiko langileek gizonezko baten hilotza aurkitu dute bart goizaldean, zakar artean. Agi denez, zaborra jasotzen duen kamioi batean iritsi da gorpua zabortegira. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, hilotza 26 urteko aljeriar batena da.
Ertzaintzak emandako datuen arabera, goizeko lauak baino zertxobait lehenago topatu dute hilotza. Auzi-medikuntzako zerbitzura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Herrizaingo Sailaren arabera gertatutakoa argitzeko ikerketa egiten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu